‘Sud Ouest’ agerkariak jakinarazi duenez, 41 urteko emakumea bortxatua izan zen larunbat goizaldean Baionako bestetan. Erasoa goizaldeko 04.00ak eta 05.00ak artean gertatu zen, biktima etxerantz zihoala.
Iturri berberen arabera, emakumea Sanduizpiritu auzoan bortxatu zuten, tren geltokiaren inguruan.
Biktima lapurtarra da, kostaldekoa.
Anne Kayanakis fiskalaren arabera «erasoa egiazkoa» da eta ez dago «anbiguotasunerako tarterik».
Pasa den astean beste emakume batek sexu-erasoa salatu zuen.
«Tolerantzia zero»
Euskal Herria Bildu koalizioak gertakari hauek arbuiatzeko ohar bat kaleratu du, «indarkeriaren aurrean tolerantzia zero» aldarrikatzeko. Horrez gain, arazo honi aurre egiteko «politika integralak» galdegin ditu koalizioak.

Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Osasuna
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Zientzia eta Teknologia
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Euskal Herria
Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Futbola