Patrick Dellanes suprefetak agerraldia egin du aurtengo Baionako besten inguruko balorazioa egiteko.
«Nahiz eta ezbehar larri batzuk gertatu, oro har Baionako bestak ongi pasatu dira», azaldu du.
Aspektu negatiboenen artean aipatu ditu larunbatean jazotako 41 urteko emakume baten bortxaketa eta asteazkenean beste emakume batek jasan zuen sexu erasoa. Gertaera hauengatik salaketak jarriak daude eta ikerketak abian dira.
Bestalde, hainbat ezbeharren ondorioz lau lagun daude larri zauriturik. Horietatik, biren bizia arriskuan dago, borroka baten ondorioz zauritutako 28 urteko biarriztar batena eta kale-argi batetik eroritako lagun batena.
Orotara, Dellanesek aipatu duenez, 154 salaketa jarri dira bestetan, iaz baino 10 gehiago. 1.800 pertsona artatu dituzte osasun zerbitzuetan, horietatik 140 adin txikikoak.
Beste alde batetik, ELB sindikatuak ere besten balorazioa egin du, lehen aldiz jarri duten Laborarien xokoak arrakasta handia izan duela jakinarazteko. Bereziki euskal burgerrak arrakasta nabarmena izan duela azaldu dute.
Sindikatuko buru Panpi Sainte-Mariek adierazi duenez, aurtengoa «entsegu bat zen, eta gero hobetu bertzerik ezin da egin. Etorkizunean Laborarien xokoa hitzordu saihestezina izatea nahi dugu».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
