
Auzitegi Gorenak sei urteko espetxe zigorra berretsi zuen Xabier Sagardoi eta Luis Goñi gazte independentista nafarren aurka. Erabakia ezagutzera eman zenetik, ezkutatzeko erabakia hartu zute biek ala biek.
Ateakireki webguneak Goñiri egindako elkarrizketaren bideoa kaleratu berri du. Bertan, gazte nafarra esker onez ageri da gizarteak erakutsi dion babesarengatik.
Ezkutatzeko arrazoiak ere azaldu ditu: «Bizi dugun egoera eta hemendik aurrera Euskal Herriko beste berrehun lagun baino gehiagok biziko dutena salatzeko erabaki genuen ezkutatzea».
Beraien aurkako auziaren harira (prozesu berean Maider Caminos, Aritz Azkona eta Mikel Jimenez absolbituak izan ziren) sortutako herri harresiaren garrantzia azpimarratu eta «bide beretik jarraitzeko deia» egin du, «Estatuaren errepresioari aurre egiteko».
«Ez da erraza maitatzen dugun jendearekiko urrun egotea, baina ondo nago eta eskerrak eman nahi dizkiet beraien etxeetako ateak zabaldu dizkiguten guztiei», adierazi du.
Bideoan zehar, harritzar bat eskuan ageri da Goñi. Harriak barruan mezu bat duela iragarri du eta laster jakinaraziko dela barruan zer esaten duen.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
