
Urtero euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko, Donostiako Udalak 2014an sortu zuen Adarra Saria. Lehen saria Mikel Laboari eman zitzaion eta iaz Ruper Ordorikak jaso zuen. Aurtengoan, Adarra sariko aholku batzordeak Benito Lertxundiri (Orio, 1942) ematea adostu du, aho batez.
Erabakia zenbait arrazi garrantzitsurengatik hartu dela azaldu dute: «Benitoren musika-ibilbide luzeagatik, garai eta gizarte eta kultur egoera oso desberdinetan zehar; konpositore gisa egin duen lan apartarengatik, haren kanta asko baitaude dagoeneko herri-kantutegian; Euskal Herritik kanpora eta nazioartean duen sonagatik».
Ekainaren 21ean jasoko du saria, Musikaren Nazioarteko egunean, Victoria Eugenia antzokian 20.00etan egingo den ekitaldian. Marijose Recalde artista nafarraren eskultura bat jasoko du Lertxundik.
Saria emateko ekitaldirako sarrerek 22 euro balio dute eta ohiko kanalen bitartez erosi ahalko dira: Donostia Kulturaren webgunean edo Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
