
Espainiako Kultura Ministerioak jakinarazi du Baraiazarrak jasoko duela Itzulpen Onenari ematen zaion Sari Nazionala.
Euskaltzaindiak proposatuta, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik eman diote saria Meñakako karmeldarrari. Beste hamaika lanen artean gailendu da Baraiazarrarena.
1.852 orrialde dituen liburu mardulak honako lanak jasotzen ditu: ‘Bizitza liburua’, ‘Perfekzio bidea’, ‘Barne gaztelua’, ‘Fundazioak’, ‘Gutunak’ eta ‘Arimako kontakizunak’.
«Nahikoa ezustea izan da niretzat horrelako leku batean saria jasotzea», esan du, Euskaltzaindiaren webguneak jaso duenez.
«Lau urte eta erdiko lana izan da, eta uste dut Santa Teresaren olerkiak euskaratzerakoan egin dudan ahalegina nabarmendu dutela epaileek, batez ere. Egia esan, errima eta neurri berdinean itzuli nituen, eta horrek esfortzu ikaragarria eskatu zidan», azaldu du ohorezko euskaltzain meñakarrak.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
