NAIZ.INFO
BILBO

Javi Martinez Bayern Municheko jokalari berria da

Javi Martinez futbolari nafarra Bayern Municheko jokalari berria da. Gaur 15.30etan ordaindu ditu bere klausulako 40 milioi euroak eta, beraz, libre da alde egiteko. Informazioa talde alemaniarrak konfirmatu du.

Javi Martinez Athleticen entrenamendu batean. (Samuel KUBANI/AFP)
Javi Martinez Athleticen entrenamendu batean. (Samuel KUBANI/AFP)

Talde alemaniarrak konfirmatu duenaren arabera, Javi Martinez Bayern Municheko jokalari berria da, gaur arratsaldeko 15.30etan Profesionalen Futbol Ligaren sedean Athleticetik liberatzen duen 40 milioi euroko klausula ordaindu eta gero. Talde alemaniarreko ordezkariak izan ditu berarekin bertan.

Aipatutako iturriaren arabera, zalantza dago dirua jokalariak berak edota Bayernek jarri duen. Jokalariak berak jarriko balu, PFEZarekin arazoak sor daitezke eta operazioa garestitzeko arriskua egongo litzateke.

Javi Martinezek atzo bidaiatu zuen Alemaniara, taldearen baimenik gabe, eta horrek Athleticen haserrea eragin du. Bertan osasun azterketak egin zituen.