Sustrai Colina izan da garaile Donibane Garaziko Vauban zineman Xilaba bertsolari txapelketaren baitan jokatu den azken finalerdian. 332 puntu eskuratu ditu eta, horrekin batera, azaroaren 10ean Baionan jokatuko den finalerako zuzeneko txartela poltsikoratu.
Amets Arzallus iragan larunbatean Hendaian jokatu zen finalerdian garaile izan zen, eta berak ere zuzeneko txartela lortu zuen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsolari txapelketako finalerako.
Arzallusekin eta Colinarekin batera, final handian izango dira Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua.
Gaurko norgehiagokan Odei Barroso izan da bigarren sailkatua 312 punturekin. Bere atzetik sailkatu dira Maddi Sarasua (289,5), Maddi Ane Txoperena (284,5), Egoitz Zelaia (268,5) eta Ramuntxo Christy (268).

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
