Inaxi Etxabe bertsolari oikiarra zendu da, 87 urte zituela

Inaxi Etxabe bertsolaria 50eko hamarkadan plazara ateratako emakume bakanetakoa izan zen. Oholtza gainean azken aldiz 2015ean ikusi genuen, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Hark jantzi zion txapela Beñat Gaztelumendiri.

NAIZ|donostia|12/07/2020
Inaxi_etxabe
Inaxi Etxabe 2015ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. (Jon URBE I FOKU)

Bertsozale elkarteak baieztatu duenez, Inaxi Etxabe (Oikia,1933) bertsolaria zendu da, 87 urte zituela.

Sortzez bertsolari izatea estimu handikoa zen leku baten jaio izanagatik ere, tabernan inoiz kantatu gabeak jendaurrean bertsotan egiterako bazituen urte batzuk. Hainbat aldizkaritan eta argitaratu izan dira bere bertso idatziak.

Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko, oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, bera izan baitzen Beñat Gaztelumendi txapeldunari txapela jantzi ziona.

Hitzetik Hortzera telebista saioak joan den martxoan elkarrizketatu zuen eta programa oso bat egin zuen bere bizitzaren eta bertso ibilbidearen inguruan. GARAko orrietara Ariane Kamio kazetariak ekarri zuen 2015ean, orduan kontatu zituen bere hastapenak, eta bertsolaritzarekin izan zituen lehen hartu emanak.

Bere aldeko hileta bihar, astelehena, izango da Zarautzen, 19.30etan San Joan Bataiatzailea-Aita Frantziskotarren parroki elizan. Bere hilbeia, ordea, igande honetan Zarauzko beilatokian egongo da 17.00etatik 20.00etara

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Liher taldeak Donostiako Doka Kafe Antzokian emandako kontzertuaren unerik onenak.