0 comments

MULAY BOIBAT, LAAYOUNE ERREFUXIATU KANPAMENTUA, 1975 BURUZAGI CHEJ-A

MULAY BOIBAT, LAAYOUNE ERREFUXIATU KANPAMENTUA, 1975 BURUZAGI CHEJ-A

“Ni izan nintzen garai hartan chej-ik gazteena, idealistena” dio Mulay Boybat-ek bere haiman. 80 urte ditu eta saharako azken mende erdiko historiaren entziklopedia bat bezalakoa da. “Perez de Lema Generalarekin egon nintzen saharauion egoeraz hitzegiten, baita Salazar Coronelarekin ere. Chej guztiak irrifartsu hartzen gintuzten baina bizkarrean labankadak eman zizkiguten. Gauza bat adosten genuen bakoitzean hitz ematen zuten beteko zutela, baina ondoren nahi zutena edo...

0 comments

DAHA, AUSER ERREFUXIATU KANPAMENTUA, DESMINATZAILE BOLONDRESA

DAHA, AUSER ERREFUXIATU KANPAMENTUA, DESMINATZAILE BOLONDRESA

“Ez dakizu zenbat gozatzen genuen gazte ginela Sahara espainiarrean. Creedence-ak nituen oso gustoko. Beatles eta Rolling Stones-ak ere bai noski. Baina Creedenceak… Buuf! Ze onak ziren eta zenbat momentu on pasa nituen lagunekin. Baina garai horiek joan ziren eta hau pairatzea tokatu zaigu” dio Daha Bulahi-k Smara errefuxiatu kanpamentutik Auserd-eko bere etxera gidatzen duen bitartean. “Marokok inbaditu gintuenean gerrara joatea baino beste biderik ez genuen izan....

0 comments

MOHAMED, ZUMARRAGA. SAHARAUI AKTIBISTA

MOHAMED, ZUMARRAGA. SAHARAUI AKTIBISTA

Mohamed-ek lana nahi du. Beste hainbeste saharaui bezala, Marokok 1975aean okupatutako Saharatik ihes egitea lortu zuen. Oiartzunen beste neska saharui batekin ezkondu zen, etxetik eta familiarengandik urrun. Bere emaztea Gdeim Izik kanpamentuko aktibista izan zen. “Izugarria izan zen Gdeim Izik. Nazioarteak beste behin ere beste alde batera begiratu zuen protesta baketsua hura egiten hasi ginenean. Chomsky-k ere esan zuen gu izan ginela “udaberri arabiarra hasi zuen herria. Ez...

0 comments

AHMED SALEM-EK BADU ORAINDIK ESPERANTZA

AHMED SALEM-EK BADU ORAINDIK ESPERANTZA

“Ez omen zuen ezertxo ere esan” dio Ahmed Salem-ek bere anaia oroituz. “Marokoarra zela esatera behartu zutenean militarrari ttu egin zion eta Kalashnikovarekin aurpegian kolpatu eta konortea galdu zuen”.

 

Ahmed Salem-ek anaia desagertuta du 1985az geroztik. Polisarioko soldadua zela marokoarren aurkako operazio batean harrapatu zuten. Apirila omen zen, baina maiatza ere izan zitekeela diote. Basamortuan ez dago egutegi zehatz baten beharrik. Garai hartatik...

0 comments

Argelia: haundia, bakarra eta sunia

Argelia: haundia, bakarra eta sunia

Aljerian ugariak dira identitate bereberra aldarrikatzen duten talde politikoak, kultur taldeak eta bestelakoak,. 2001. urteaz geroztik bertako elite intelektualak  MAK izeneko taldea sortu zuen, zeinek estatu barruan izaera bereziaren aitorpena eskatzen duen. Sorreratik eta 2013. urte arte MAK ( Kabiliako Mugimendu Autonomista) esan nahi zuen. Hortik aurrera ordea, pauso bat haratago eman zuen, siglen esanahia aldatuz MAK ( Kabiliako Autodeterminazioaren aldeko Mugimendua). Batzarkideen...

0 comments

Bon soire. ¿Monsieur Cubillo?

Bon soire. ¿Monsieur Cubillo?

Rue Khalifa Boujtar-etik Avenue Pekinera bidea maldan gorakoa da. Ez dago arnasa hartzeko tarterik. Apurtutako eskailera batzuen ondoren lokaztutako bidezidor bat agertuko da. Ezin pauso erritmiko bat eraman, bideak ez du uzten. Elbarrientzako ezinezkoa. Argel-en dena da horrelakoa . Osasuntsu egon behar zara kaleetan gora eta behera ibiltzeko. 20 minututan egin dezakezu oinez Khalifa Boujtar-etik Pekin hiribiderako tartea. Kotxez, beste horrenbeste, Didouche Mourad-eko ilarak direla eta.

...