
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 patata, laranja bat, koilarakada bat kurry, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera eta olio gehiena kendu.
2. Eltze berean txikitutako tipula eta baratxuriak erregosi, su eztitan.
3. Untxia eta ardo zurrusta bat gehitu eta 3 minutuz egosi.
4. Laranja zukua eta laranja erdien birrindutako azala, kurrya eta 300 ml ur bota. Eltzea estali eta 35-40 minutuz edo egosten utzi, untxia bigundu arte.
5. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Olioarekin frijitu eta paperaren gainean atera. Untxiari lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 2 tipulina, 50 g mahaspasa, 50 g pinazi, 150 g tomate saltsa, koilarakada bat kurry, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipulinak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Tipulinarekin batera jarri eta arin erregosi.
3. Tomatea, mahaspasak, pinaziak, kurrya eta 300 ml ur bota. Eltzea estali eta 35-40 minutuz edo egosten utzi.

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
