Amagoia Bilbao

Fideua bakailaorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

ETA MUSKUILUREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g fideo fina, 2 baratxuri ale, 300 g bakailao, 500 g muskuilu, 700 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2              

1. Bakailaoari gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Zatitu.
2. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu eta salda xukatu.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
5. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi.
6. Salda beroarekin estali eta bakailaoa eta muskuiluak gehitu. Nahastu eta  gatza bota.
7.  Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.

ETA TXIRLEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g fideo fina, piper berde bat, porru bat, 300 g bakailao, 400 g txirla, 700 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                         2

1. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi su eztitan.
2. Gatza kendutako bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
3. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi.
4. Salda beroarekin estali eta bakaialoa eta txirlak gehitu.
5.  Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.