
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g izokin, tipuleta bat, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, xerra bat ogi, arrautza bat, esnea, irina, olioa, gatza. Saltsa: aguakate bat, lima, yogur, albahaka, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipuleta eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Ogia, arrautza eta esne pixka bat irabiagailuarekin nahasi.
3. Izokina txikitu.
4. Izokina, erregositako barazkiak eta ogiaren nahasketa nahastu. Behar adina gatz bota.
5. 16 bolak egin. Irinatik eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
Saltsa honekin lagundu:
1. Aguakatea zuritu.
2. Aguakatea, lima zukua eta yogurra nahasi. Gatza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g izokin, 2 koilarakada ogi birrindu, arrautza bat, limoia, aneta. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ogia, arrautza, aneta eta limoi zuku pixka bat nahastu.
2. Izokina txikitu eta aurreko nahasketarekin nahastu. Gatza bota.
3. Bolak egin eta frijitu.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
