
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 2 piper gorri, 150 g oliba beltz, tipulina bat. Saltsa: baratxuri ale bat, 4 antxoa oliotan, 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, perrexila, gatza.
Zailtasuna 1
1. Patatak urarekin 20-25 minutuz egosi. Zuritu eta zerrendatan moztu.
2. Piperrak labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera, estali eta 15 minutuz utzi. Zuritu, tiratan moztu eta olio pixka batekin erregosi.
3. Tipulina zerrendatan moztu.
4. Baratxuria eta perrexila txikitu asko. Antxoak zati txikitan moztu. Saltsaren beste osagaiekin nahastu.
Plateretan patata, piperra, olibak eta tipulina jarri. Gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 250 g hegaluze oliotan, 250 g piper berde, tipula bat. Saltsa: arrautza bat, 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Patatak urarekin 20-25 minutuz egosi. Zuritu eta zerrendatan moztu.
2. Zerrendatan moztutako tipula oliorekin erregosi.
3. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu. Saltsaren beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan patata, barazkiak eta hegaluzea jarri. Saltsa bota.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
