Burutik rock talde iruindarrak Hatortxu Rock jaialdiari keinu egin dio sareratu berri duen azken kantuan, ‘Tantaka’. Kantuan auzolanari egiten diote erreferentzia, haren beharra eta onura goraipatuz, «orok, jarriaz zuhaitz belar lore ta harritxoak / osatzen da gure basoa» gisako esaldiekin, eta abestirako osatu duten bideoklipean elkartasun eta musika jaialdiko hainbat irudi agertzen dira: bolondresak, jaialdiaren antolakuntzan.
«Tinko jarraitzen dugu, naiz esanez adio», ere aipatzen dute. Izan ere, Hatortxu Rockeko antolakuntzak iaz iragarri zuen 2025ekoa izango dela azken edizioa. Edizio berezia izango da gainera, Atarrabiatik kanpo, Lakuntzan egingo den jaialdi erraldoiean etengo baita 26 urtez presoekiko eta hauen senide eta lagunekiko elkartasuna helarazi nahi izan duen jaialdi hau. Festa erraldoi honetarako sarrerak Hatortxuren webgunean eskura daitezke.
Iragarpenaren ostean NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan Garazi Castañok adierazi bezala, «etapa hau ixteak ez du esan nahi dena amaitu denik», beste fase batera pasa eta elkartasunak beste molde batzuk hartuko dituela ziur agertu zen.
«Tantaka, euriak emeki erdibitzen du harria. / Izanda gaindia aurretik egiteke den guztia. / Nork emango dizu bat eraman ezkero / milak jarraituko dugularen bermea? / Arauak ez gaitu egingo herri askea», amaitzen da Burutikek Hatortxuri omenaldia egiteko osatu duen kantua.

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha
