
Bilboko Aste Nagusiak 45. edizioa beteko du aurten abuztuaren 16tik 24ra, eta bilbotarrek dagoeneko badakite zeintzuk izango diren aurtengo pregoilaria eta txupinera. Bilboko Udalak asteazken honetan jakinarazi duenez, Francis Diez Doctor Deseo taldeko burua izango da aurtengo edizioko pregoilaria. Olatz Agirre Txori Barrote konpartsako kidea, aldiz, izango da jaiei hasiera emateko txupina jaurtiko duen arduraduna.
Badakigu nortzuk izango diren aurtengo Txupinera eta Pregoilaria!! 拾
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) June 25, 2025
Txupinera Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre eta Pregoilaria Doctor Deseoko abeslaria den Francis!! A ze bikote paregabea!! #AsteNagusia25#BilbokoKonpartsak#HirietaHerri pic.twitter.com/cehQdgqxN6
Bilboko Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak Francis Diez Rojo aukeratu du pregoia irakurtzeko abuztuaren 16an Arriaga antzokitik. Doctor Deseoko abeslaria Bilboko Uribarriko auzoan jaio zen eta «bilbotar peto-petoa» dela dio Udalak. «Doctor Deseo taldearen buruan, emozioz, indarrez eta poesiaren bidez bete ditu agertokiak hamarkadetan zehar. Bilboren eta bere Aste Nagusiaren miresle sutsua, bere burua jostari eta alai bezala definitzen du», azaldu dute Bilboko Udaletik.
Bestetik, Olatz Agirre Sagarna, Txori Barrote konpartsako kidea, izango da aurtengo txupinera, Bilboko Konpartsek izendatuta. «1969an jaioa, Santutxukoa da —gaur egun, baina, Alde Zaharrean bizi da— delineatzailea da ogibidez eta Bilboko Udalean lan egiten du. Ezkonduta dago eta bi seme-alabaren ama da. Eskulanak, sukaldaritza eta baratzezaintza ditu zaletasun, eta 17 urteko ibilbidea du konpartsako kide gisa», adierazi dute Bilboko Udalatik.
Itziar Ituño iazko pregoilariaren eta Nagore Urarte iazko txupineraren lekukoa hartuko dute Diezek eta Agirrek.

Akelarre, el hotel donostiarra de Subijana, entre los mejores del mundo, según Condé Nast

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu
