
Latzen talde oñatiarrak bira iragarri du astelehen honetan. Hauek dira zaleekin jada jakinarazi dituzten hitzorduak: Atarrabian (Totem Aretoa, urtarrilak 3)an; Bilbon, (Santana 27 Aretoa, urtarrilak 10ean); Gasteizen (Jimmy Jazz, urtarrilak 17an); Azpeitian (Sanagustin Kulturgunea, otsailak 7an); Madrilen (Revi Live, otsailak 27an), Zamoran (Z! Live, ekainak 12-13an); Cartagenan (Rocl Imperium, uztailak 3-5ean). Santa Coloma de Grameneten (BCN Rock Fest, uztailak 3-5ean); eta Villena (Leyendas del Rock, abuztuak 5-8an).
Hatortxu Rocken igo ziren berriz agertokira taldekideak eta ‘Memento mori’ aurrerapena kaleratu zuten duela egun batzuk, disko berriaren aurrerapena hain zuzen ere.
NAIZeko harpidedunek Euskal Herriko lau kontzertuetarako sarrerak merkeago erosteko aukera izango dute asteazkenean, urriak 29, 9etatik aurrera Harpidedunen Txokoan. Sarrerak eskuragarri webgunean.
Latzen taldea 1993an sortu zen. 1999an lehen atseden bat hartu zuten eta 2007an ‘Infernuko Ateetan Tour’ agur bira iragarri zuten. 2008an igo ziren azkenekoz oholtzara.
Entzuleen arreta eskuratu zuten hasieratik oñatiarrek. Heavy metal doinu indartsuen artean balada bat egin zen arrakastatsua, ‘Laztana’. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu zuten.
‘Kontzientzia ala infernua’ izan zen haren lehen estudio-diskoa. ‘Ardi larruz’ bigarrena.
Laukotea izaten jarraitzen du Latzenek, baina aldaketa batekin datoz. Aitor Uriarte (ahotsa, gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua, ahotsak) eta Gorka Lazkanorekin (bateria) batera Yerko Ortiz da taldekide berria Iker Martinez de Zuazo gitarristaren ordez.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
