DEC. 02 2024 - 06:00h Babarrun zuriak azalorearekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat275 g babarrun zuri, tipula erdia, 70 g piper berde, piper gorri laurdena, piper txorizero bat, porru laurdena, 400 g azalore, olioa, gatza. Zailtasuna 2Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Piper txorizeroa garbitu eta ur epeletan beratu. Mamia atera.2. Txikitutako tipula olioarekin erregosi. Mamia gehitu eta eragin. 3. Biharramunean eltze batean babarrunak, mamia, txikitutako porrua eta piperrak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. 4. Azaloreari hosto berdeak kendu eta garbitu. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 10 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.5. Azalorea babarrunei gehitu eta 2 minutuz egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, tipula bat, 100 ml tomate saltsa, piper berde bat, 4 baratxuri ale, 300 g azalore, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Eltze batean babarrunak, txikitutako barazkiak, saltsa, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. 3. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.4. Azalorea babarrunekin batera jarri eta 2 minutuz egosi.