Aranburu Arregi
1995a zen. Oraindik ere pezetetan ordaintzen ziren gauzak eta ez zegoen ez Internetik ez sega-potorik. Orain Jurasiko garaian jaio nintzela ematen duen arren, atzo izango balitz bezala gogoratzen dut. Luz Ardiden-en izan zen Pirinioetan lo egin nuen aurreneko gaua, eta hurrengo egunean lasterketa ikustean, total “flipatuta” nengoela, egunen batean bertan egongo nintzela esan nion neure buruari. 21 urte pasatu dira ordutik eta orain bizikletan animo horiek jasotzeko plazera bizitzeko aukera ematen dit nire ogibideak.
Demasa eta ikaragarria izan dela esateak uste dut ez diola justiziarik egiten gaur sentitu dudanari. Beste behin grupetoan joan arren, aurrenekoetatik minutu mordo batera, izugarri polita izan da zaleen animo eta babesa sentitzea. Eta zale horien guztien artean badago bat nire hiru txikiak eta emaztea besteko berezia dena niretzat.
Denontzat jakina da seme bakarra naizela, eta ez dudala bizitza erraza izan. Anai edo arrebarik ez izateak, etxeko «rebes» guztiak amak eta biok aurrera atera behar izatea ekarri zigun, eta gauzak bere bidetik joan zitezen gakoa gure aitona-amonen etxera, Oñatiko Euskadi etorbideko 13.era, egiten nituen bueltak izan dira.
Bertan, nire kezkak, arazoak eta barruak hustu, eta arazoak arazo, gauzak ahalik eta ondoen kudeatzen lagundu izan dit beti abizenez eta legez anaia ez den arren sentimenduz anaiatzat dudan pertsona honek. Momentu on eta txarretan egon da nire alboan eta nire zoriontasun, kirol emaitza eta arazoak bereak izango balira bezala hartu izan ditu beti.
Ez dago bizitzan bere urtebetetze egunean etapa hau irabazteko ametsa egia bihurtzea baino ilusio gehiago egingo lidakeen ezer, baina etaparena ezinezkoa izan denez eta datozen egunetan ere oso zaila izango denez; eta askotan hitzekin baino letren jokoekin gure sentimenduak azaltzen iaioagoak garenez, Aspin-eko igoera honetan izan diren zale guzti-guztiei eskerrak emateaz gain, gure kafetegiko leloak dioen bezala, niretzat Bakarra eta Errepikaezina Den pertsona bat bere 45. urtebetetzean zorionduz bukatuko dut.
Zorionak Txus eta urte askoan, eta esker mila nigatik eginiko guztiagatik!
#Zaindu maite duzun hori!

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
