Salbaziorako zigiluak

Azken hogei urteotan egin bezala, Nazio Batuen Erakundearen Posta Administrazioak munduan desagertzeko arrisku bizian dauden animalien babesa bultzatzeko zigilu-bilduma kaleratu berri du. Urtero-urtero zerrendara gehitzen diren animalien salbazioa xede, kontzientzia zabaltzeko eta dirua bideratzeko bitarteko diren zigiluok aurten hamabi espezie jaso dituzte.
Argazkian ikus daitezkeen Madagaskar ekialdeko geko koloretsuarekin eta Mexikoko Pazifikoko kostaldeko aingeru-arrainarekin –maskoten merkatuan oso preziatuak eta gupidagabe harrapatuak– batera, topa daitezke isatsarekin ehizatzen duen itsas azeria (marrazoa) edo kaktus bitxi bat (Sclerocactus blainei).
Baita honako espezie hauek ere: ehizak eta sendabelarren negozioak hilzorian utzi dituzten Kaukasoko ahuntz basa eta Afrikako jengibre basalorea; Tanzaniako oihanetan bizi den urdin turkesa koloreko gekoa eta duela 450 milioi urtetik bizi diren Nautilus itsas moluskuak; Afrikako kameleoi pigmeoa, denetan ugalkortasun txikiena duten manta-arraiak eta soilik Madagaskarren dauden igel berdeak eta Grandidier baobab mitikoak.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
