Egokitzapena
William Goldingen “Lord of the Flies” (“Eulien ugazaba”) nobelaren film egokitzapen berria iragarri du Warner Bros. ekoiztetxe estatubatuarrak. «Gaur egungo garaietara» egokitutako bertsioa izango da, eta emakumeak bakarrik izango ditu protagonista. Auskalo zer esan nahi duten «gaur egungo garaiak» horrekin. Emakumeen eskubideez ari dira, hau da, feminismoaz? Feminismoa egungo kontua dela? Emakumeak protagonista roletan jartzea jarrera feminista dela? “Wonder Woman” filmaren gaineko eztabaidek (rol nagusia jokatu zuen aktorea Israelen alde agertu da palestinarren jazarpenaren auzian) argi utzi dute feminismoa Mendebaldeko eta emakume zurien kontua bakarrik ezin dela izan. Jazarpen ororen kontra agertu behar du, Mendebaldeko emakume zurien konplizitatearekin gertatzen diren jazarpenak barne. Warner Bros. ekoiztetxeak, ordea, feminismoaren gaineko irakurketa bitxia egin du, filmeko zuzendari eta gidoilari karguetan bi gizon jarri baititu. Gizonezkoak gai guztietan aditu dira, emakume kontuetan bereziki, eta inork baino hobeto eman dezakete edozeren gaineko azalpena, feminismoa barne. Ingelesez hitz bat dute horretarako: mansplaining.
P.S.: Ez ahaztu indarkeriak, matxismoak eta maskulinitate lehiakorrak irla batean galduta dagoen mutil talde baten suntsipena nola eragiten duten aztertzen duela Goldingen nobelak. Emakumeak protagonista izanda, zein izango da hari nagusia?

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
