Talde berriak batu dira Harrikada Festibalera

Ostiralean hasi eta igandera bitartean Harrikada Festibalaren lehen edizioa izango da Ozaetako Garaion Sorginetxean eta talde berriak batu dira ekimenera: Pelax eta Bidelapurrak, Parasite eta Marina Suarez Ortiz de Zarate ere izango dira.