Ariane KAMIO
LEKUNBERRI
«

|| PAUSE

Komunikatu baten bidez taldearen etenaldi mugagabea iragarri eta bi hilabetera sakondu du erabakira eraman duen zioetan Gorka Urbizuk. Berea izan da hautua. Pertsonala. «Ez dut neure burua behar besteko indarrez ikusten talde honen hurrengo urrats artistikoa gauzatzeko». Sormen bulkada berri bat du zerumugan.

Gorka Urbizuren erabakia dago Berri Txarrak-en etenaldi mugagabearen atzean. Iragan abenduan komunikatu baten bitartez eman zuen etetearen berri, lehen pertsonan idatzitako ohar baten bidez. Bera da liderra, ulergarria litzateke. Baina erabakia berea da, pertsonala. Eta Galder Izagirrek eta David Gonzalezek hura digeritzea besterik ez dute izan. «Beraien ulerkortasuna eskertu nahi nuke. Zailagoa da erabakia zerorrek hartzen ez duzunean eta emana zaizunean». Akituaren zentzua dute Urbizuren azalpenek. «Taldearen ibilbidean –25 urte– sen bati jarraitu diogu eta sen horrek esaten zidan bazela garaia beste bide batzuk hartzeko. Pozak eta higadurak bat egiten duten momentu batean nago pertsonalki. Denbora, gainesposizioa, ardura, autoexijentzia maila eskatzen dizu lan honek eta horretarako hirurak ehuneko ehunean egotea beharrezkoa da». Jotzeaz ez da aspertu. Nola, bada? «Berri Txarrak-ekin jotzea da gehien gustatzen zaidan gauza, baina ez dut nire burua behar besteko indarrez ikusten talde honen hurrengo urrats artistikoa pentsatu, idatzi eta gauzatzeko. Talde honek ez du diskorik egin egiteagatik edo kontzertuak lotu ahal izateko». Bizi edo iraun dikotomia. «Ez gara irauteko aritu, bizi izan ditugu gauzak eta musikalki gauza asko egin ditugu».

Ez zen beroaldiko erabakia izan, egun batetik bestera etorritako burutazioa. Haustura pausatua izan da, izango da. «Ideia hor zegoen nire baitan, baina sentsazio horri gehitu izan zaizkio momentu zehatz batzuk, mugarri batzuk». Zeelanda Berrian eman zuen taldeak 1.000. kontzertua. «Ez bat, ez bi, ez hiru... mila. Mila kontzertu eta antipodetan. Bazegoen hor seinale bat». Areto handietan eman dituzte kontzertuak azken urteetan, Bartzelonako Razzmatazzen edota Madrilgo La Rivieran. Eta BECen. BEC handian. Hamar mila lagunen aurrean. «Kontzertu hura amaitu ondoren, trago batzuk hartu eta gero, hotelera iritsi nintzenean, ohean etzan eta leihotik ikusten nuen neoizko ‘eta orain zer?’ erraldoi bat». Detaileak. Seinaleak. Etenaldi mugagabera eraman dutenak.

Hori da-eta, hain zuzen, senak aginduta gehien hurreratzen den formula. ETEN MUGAGABEA. II PAUSE. «Hemendik hamar urtera ez dakit zer eskatuko didan barrenak, edo zertan arituko diren David eta Galder. Musikaren bueltan segur aski bai; ze formatutan, norekin, nola, ez dakigu. Argi neukan zerbait zen atsedena behar nuela eta distantzia hartu proiektu honekin. Transatlantiko hau aparkatu. Hortik dator. Etenaldi bat da eta mugagabea da ez duelako itzulera datarik. Ate horrek irekita jarraituko du, bai, noski. Eta horrexegatik onenean uzten dugu. Eta inportantea da oroitzapen on bat uztea».

Baina horretaz gain, bada beste arrazoi nagusi bat erabaki horren atzean. PLAY. BESTE NORABIDE BATEAN. «Eta da bulkada artistiko berri bat. Bestela sortzen jarraitzeko ahalegin bat. Sen hori. Eta sen horrek jarri nau ataka baten aurrean. Sortzaile bezala aurrera egiteko, nire bizitzaren ardatza izan den taldea alde batera utzi behar dudala. Gogorra izanagatik, hori da barruak eskatzen didana. Ez nuen jarraitu nahi ‘Berri’-ren hutsarteak aprobetxatu eta lau-bost kantuko disko txikiak egiten, albo proiektu gisa». Katamalo. Peiremans. Gudu zelai bihurtzen denean norbera, irabaztea zer da? Zer galera? «Nire bizitzan artistikoki proiektu bat egin nahi dut, merezi duena denbora eskaintzea. Barruko har horrek hori eskatzen dit. Pentsatzen dut kanturik onenak etortzeko daudela».

Momenturik onenean

Iazko abenduaren 12an jaurti zuen taldeak bonba atomikoa. Berri Txarrak, badoa. Momentuz. Eta uste izandakoa baino handiagoa izan da gailu musikatu hark sortutako hedatze-uhina. «Bi hilabeteotan gertatu dena zaila da azaltzen barrutik nola bizi izan dugun. Jaso dugun maitasun tsunami, uholde hori nola asimilatu, nola azaldu. Egun horretan trending topic izan ginen Jose Maria Aznar eta ‘Campeones’-ekin batera. Web orria ere kolapsatu egin zen komunikatua irakurtzeko. Horrek ematen du neurria».

Lekunberriko Kantinara deitu zituen atzo hedabideak Berri Txarrak-ek. Eta zirudienaren arabera, ez zuen inork hutsik egin. Jendetza batu zen taldeak eman behar zituen azalpenak entzutera. «Emozionalki kudeatzea ez da erraza izan. Sentimendu kontrajarriak izan ditugu. Poza eta esker ona jasotako erantzunagatik, baina azkenean despedida bat da». Baina ez beilatokiko agur bat. Onenean etengo da Berri Txarrak-en jarduera. «Talde hau hilzorian zegoen 2009an eta hamarkada bat beranduago gure arorik gozoenean gaude. Nola iritsi garen momentu honetara. Horrexegatik iruditzen zait momentu aproposa izan daitekeela ‘pause’ sakatzeko eta proiektu hau lugorri uzteko». PAUSE. Baina, aurretik, entzuleekin zorra. «Pribilegioa den bezala honetaz bizitzea, pribilegioa da ere norberak nahi duenean utzi ahal izatea. Horregatik nahi genuke bira hau ez bihurtzea beilatoki bat. Justu kontrakoa. Bira hau ospatu eta zaleekin partekatzekoa dela uste dugu». Arima urratu arte.

El final comienza a gestarse hoy en Astra

«La decisión es unilateral y es jodido. Pero hay que estar a la altura. Hay que intentar entender a quien tienes en frente y respetarlo. Si veo lo que ha hecho esta banda, y por el respeto y la admiración que le tengo, después de esta noticia lo único que queda es estar a la altura y darle el final que realmente se merece, que no es otro que el mejor final de todos. Asumes la decisión, que es completamente lícita, y ahora los tres estamos sumergidos en darle el mejor final». Son las palabras que pronunciaba ayer David González durante la rueda de prensa que ofreció la banda en Lekunberri. El final está anunciado, pero no escrito. Comenzará hoy a gestarse en el Astra de Gernika. Sí. Porque de los finales, o de las pausas, también pueden gestarse nuevas inquietudes, nuevas oportunidades, nuevas despedidas.

Berri Txarrak arranca en Bizkaia la subgira Beude, dentro de la ambiciosa gira Ikusi Arte Tour, cuyo contenido fue ayer desgranado en su mayoría, aunque no en su totalidad. Hasta abril tocan conciertos de formato más cercano y en recintos más reducidos. Llegan ya a Biarritz (mañana), Bilbo, Azpeitia, Lekunberri, Ibarra, Durango, Ondarroa, Gasteiz, Altsasu y Hazparne, donde concluirá Beude el 4 de abril. Directos a la vieja usanza con venta de entradas físicas. Doce citas muy ligadas a la trayectoria del grupo.

Durante ese trayecto Berri Txarrak viajará también a otros lugares del Estado. Visitarán València, León, Santiago de Compostela, Tenerife, Zaragoza y Salt. Y de ahí arrancará la gira europea. Del 5 al 13 de abril ofrecerán un total de cinco conciertos en Burdeos, París, Amsterdam, Karlsruhe y Berlín.

Ya en mayo, tras un breve paso por el festival Viña Rock y Es Gremi de Palma de Mallorca, la banda pondrá rumbo a Estados Unidos, donde ofrecerán directos en Los Ángeles, Fullerton, San Diego y terminarán en Ciudad de México.

Se acerca el verano y se acumulan las citas en los festivales de música. Primera parada el 22 de junio en el Festival Itaca de L´Estartit. Una semana después toca Madrid (Download Festival), y de allí a Viveiro, al Resurrection Fest. Se suman a la lista Escalarre (Dr. Music Festival), Ezcaray (Ezcaray Fest), Corral de Calatrava (Choorockfest), Adra (The Juergas Rock Fest), Xixón (Tsunami), Aranda de Duero (Sonorama) y Comarruga (Festiuet). Berri Txarrak se reserva el tránsito entre verano y otoño para regresar a Asia. Setiembre será el mes de Asian Tour. «Estaremos en Japón, intentaremos regresar a Corea y también estaremos en China», detalló el bajista.

Más de 45 citas que concluirán el 22 y 23 de noviembre en el Navarra Arena de Iruñea. «Será un resumen de la historia de Berri Txarrak. Tocaremos en el gaztetxe de Altsasu, donde entran cien personas, y en el gran Navarra Arena», matizó por su parte Galder Izagirre. El trío ha permanecido sumido en intensos ensayos antes de iniciar su última gira. Han trabajado sobre un repertorio de 80 canciones –«tranquilos, no tocaremos todas en cada concierto», bromeó Urbizu–, temas escogidos de toda la discografía. «Tocaremos todos los palos», añadió González.

Pero el objetivo de Berri Txarrak también es otro. Mucha gente sigue aún sin entradas para despedir a la banda. Intentan buscar alternativas. Galder Izagirre lanzó el anzuelo. «Estamos pensando hacer un gran concierto, un concierto histórico. Será un gran acontecimiento que todavía no se ha anunciado. La idea es que ningun Berri-zale se quede sin ver a Berri. No sabemos cuándo ni dónde, hay mucho que hacer».A.K.

All about «