Auñamendiko hartzen ondorioengatik «atsekabeturik» agertu da EHNE
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) bere «atsekabea» agertu zuen joan den astean Paxkal Harisburu eta Romain Jaureguiberry artzainen artaldeek jasan zuten hartzen erasoengatik. Abuztuaren 30ean Cauterets mendietan izandako hartzaren erasoa «Nafarroa inguruan suertatu den larriena dugu», salatu zuen elkarteak.
Bi euskal artzain gazte hauek Baionako suprefeturako egoitzaren aurrera eraman zituzten erasoa jasan zuten 20 ardi, hartzek abeltzainei eragiten dizkieten kalteak agintarien begien aurrean jartzeko asmoz.
Azken eraso hauen aurrean, EHNEk ondorioztatu zuen «hartzen eta larreko abereen arteko elkarbizitza ezinezkoa dela». «Landa ekosistema gizatiar batean bizi gara, Neolito garaitik sortua, eta jasangarria dena. Nekazaritzak eta abeltzaintzak sorturiko paisaiak ditugu eta ezin dugu Auñamendi piztien babesleku bihurtu», azaldu zuen. Ingurumen on baten ikuspuntutik aukera hori «okerra» litzatekeela abisatu zuen.
Erasoen behin-behineko datuak «kezkagarriak» direla zehaztu zuen EHNEk. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) emaniko datuak dira: 16 ardi izan dira zuzenean hilak; 36 larriki zaurituak zeudela ikusita, akabatu egin behar izan zituzten albaitariek; 100 ardi daude zaurituta, eta 300 buru aurkitu ezinik. Ernaldia nahiko aurreratua dute eta erasoek eragindako estresak «ume botatze ugari» ekarriko dituelakoan daude.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
