BEGIRADA

Arasti: azalpenetarako ez, bisitan bai

Ozen esan zuen Jose Luis Arastik asteazkenean Iruñeko inauterietan Poliziak 14 urteko neska nolatan zauritu zuen azaltzeko ez zela Parlamentura joango. Espainiar Gobernu ordezkariek soilik Estatuko agintarien aurrean erantzuten dutela bota zuen. Mespretxu tonuarekin. Legebiltzarrera joateko arazorik ez du –atzo ikusi ahal izan zenez–, azalpenik eman behar ez duen bitartean...