27/03/2020

Kaleen desinfekzioa, propaganda masiborako arma

Nizan ez dira militarrak kaleak desinfektatzen ari direnak, udal langileak baizik. Behar duten bakarra segurtasun jantziak eta desinfektatzeko tresnak dira. Espainiar Armadaren mobilizazioak propaganda saio erraldoi baten traza guztiak ditu, Estatu espainolaren ikur nagusietakoa denak euskal herritarren eta katalanen onarpena lortu eta espainiartasunak indarra har dezan.