KLIK
Feriarik ez, ikuslerik ez, odolik ere ez... harean lasai ibiltzeko eran

Joan den asteburu luze honetan, ostiralean hasi eta atzora arte, Arlesen (Okzitania) zezen feria egitekoa zen. Baina koronabirusaren pandemiak hura ere hankaz gora bota du eta bertako zezen-plazak argazkiko itxura hau izan du lau egunetan: hutsik, isilik. Hori bai, tartean-tartean, eta den-dena libre zegoela ikusita-edo, animaliaren batek edo bestek harea zapaltzeko adorea agertu du. Banderillak edo ezpata sastatuko zizkion inor ez zegoelako, ziur asko.
Argazkia: Anne-Christine POUJOULAT | AFP

Topics of the day
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture