«Ez dakit zer gertatuko den, astez aste egiten dugu lan»

Nola daramazue koronabirusak eragindako egoera?
Momentuz ondo, Azpeitiko Udalarekin bilera batzuk egin ditugu, eta haiek esandako neurriak hartuta, ondo. Deserosoa da horrela lan egitea, eta ikusita egoerak asko eragin dion sektorea garela, ez da erraza izaten ari. Baina egokitu gara egoerara eta legeetara.
Bezeroak oraindik ere beldurrarekin daude edota tabernara etortzeko gogoarekin?
Hemen normalean jende gaztea ibiltzen da, eta ez nuke esango beldurra dutenik. Egia da adindun jendeak beldurra daukala, kalean ere jende asko dagoen lekuetan askotan ez dira ibiltzen. Baina Azpeitian nahiko lasai gabiltza orokorrean.
Instituzioen aldetik laguntza eta informazio nahikoa jaso duzue?
Pasa den astean santio festak izan ziren, eta orain saninazioak datoz. Horregatik orain dela hilabete hasita harremanetan gaude Udalarekin, astero egin ditugu bilerak, eta eman dituzten neurrietara egokituz joan gara. Alde horretatik nahiko ondo, informazioa zuzenekoa izan da. Egia da astero egokitzen eta neurri berriak hartzen joan garela atera diren lege berrien arabera, baina ez dugu informazio faltarik izan.
Festetarako neurri bereziak hartuko al dituzue?
Udalarekin iritsi ginen adostasun batera, eta gaueko hamabietan itxiko ditugu tabernak. Terrazan jendea egon ahalko da, baina eserita eta maskararekin. Edukiera ere errespetatu egin behar dugu. Munizipalekin kontaktuan gaude, eta elkarlanean gauzak ondo egiten saiatuko gara.
Egoera hobetuko dela uste duzu edo okerrera egin dezake?
Ez dakit zer gertatuko den, astez aste ikusten ditugu gauzak. Baina uste dut garrantzitsua dela poliki baldin bada ere, aurrera jarraitzea. Hobe da neurriak hartzea orain, festetan dena libre utzi eta egoerak okerrera egitea baino. Ez dugu lehengora bueltatu nahi.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
