Prebentzio neurri gisa, suizidioa eskola jardueran jorratuko den gaia izatea proposatu dute
Jokabide suizidak osagai sozial oso handia duela eta alda daitekeela nabarmendu zuen atzo Andoni Anseanek, Estatu espainoleko Suizidioen Prebentziorako Fundazioko presidenteak, Efe agentziari eskainitako elkarrizketa batean. Ildo horretan, jarrera hori prebenitzeko neurri gisa, eskoletan suizidioari buruz hitz egitea aurreikusten du.

Garai batean ikastetxeetan sexuaz edo drogez hitz egitea tabua zen bezala, «iritsiko da une bat non jarrera suiziden eta autolesioen gaia eskolen jarduera arruntean txertatuko den», prebentziorako neurri gisa.
Hala adierazi zuen Andoni Ansean (Gasteiz, 1966) Estatu espainoleko Suizidioaren Prebentziorako Fundazioko presidenteak Efe agentziari atzo eskainitako elkarrizketan. Haren esanetan, suizidioaren prebentzioan aurrera egiteko egiturazko neurri asko hartu behar dira, eta elkarrizketan gogorarazi zuen jokabide suizida «oso sentibera dela ingurune sozialaren eta, batez ere, kulturalaren ezaugarriekin».
Alda daiteke.
Jokabide suizidak, azaldu zuenez, «osagai sozial handia du eta aldaketekiko oso sentikorra da; alda daiteke», eta hor sartzen dira, adibidez, komunikabideen hezkuntza eta lana.
Bere iritziz, «eskoletan arazorik gabe hitz egin daiteke suizidioaz», lehen aipatzen ez ziren beste gai batzuekin egiten den bezala; indarkeria matxistarekin, adibidez.
Komunikabideei dagokienez, Anseanek gogorarazi zuen Osasunaren Mundu Erakundeak dioela «lehen mailako prebentzio-efektua» izan dezakeela behar bezala bideratutako informazioak, osasun publikoaren irizpideetan oinarrituta, eta ez «morboa elika dezaketen» kasu partikularretan.
Suizidioaren arazoari «ikuspegi guztietatik» heldu behar zaiola azpimarratu zuen, era berean, ez baita konponduko «telefono-dei batekin, Lehen Mailako Arretan bost minutuko kontsulta bat izanda edo Osasun Mentalean ordu erdiko kontsulta bat izanda».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
