KLIK

Elhuyar: 50 urteko ibilbidearen ospakizuna

50 urte dira Elhuyar sortu zela, zientzia eta euskara uztartzeko helburuz. Atzera bezala aurrera begira jartzeko asmoz, “Elhuyar, 50 urte aurrerago” leloa aukeratu du urtemugarako. Atzo egin zuen azken ospakizun jaia, Donostiako Kursaal jauregian. Jon Abril zuzendariak, bere hitz saioan, mende erdiko ibilbide horri erreparatu zion eta geroari begira jarri zen. «Euskararen eta euskal gizartearen erronkei modu kolektiboan egin behar diegu aurre, elkarlanaren bidetik. Horretarako ahaleginak bizkortu, ausart jokatu eta baliabideak areagotzea ezinbestekoa da», esan zuen.

Andoni CANELLADA | FOKU