WIKIPEDIA
BEGIRADA

Pareten arteko abusuak, agerian

AEBetako Senatuaren ikerketa azpibatzorde iraunkorrak publiko egin du Espetxe Agentzia Federalak 2012 eta 2020 urteen artean emakume presoen kontrako abusu salaketengatik barne aferetako 5.415 kasu ireki dituela. Kasuetako askok urteak eman zituzten ebazpenik gabe eta beste batzuek irekita jarraitzen dute. Espetxe instituzioak kartzelariei kontuak eskatzea eragotzi du atzerapen honek. Txostena publiko egite soilak fenomenoaren tamaina azalarazi eta mugarri bat ezar dezake pobrea eta arrazializatua den AEBetako emakume presoen populazioan batik bat.