KLIK
Itsaso harro zoragarria, haserrearen poetika latza

Gizakia bakar-bakarrik, bere oskolpean molusku baten pare, babesgabe, olatuek Newhaven-eko (Ingalaterra) kostaldea nola kolpatzen duten ikusten ari da. Ekaitza edertasun nola bilakatzen den. Zenbat eskertzen den itsasoaren indarkeria! Ikuskizun magikoarekin trantzean dago, haizeak olatuen orrazkera desegitean. Poetika latza da, jainko basa eta suelto aritzen diren mezulariena. Itsasoak orro egiten dio, eta bizitzak, eta ahots zakarragoaz egin ahala, beldurrez estaliagoa du arima. Eta zenbat eta zakarrago, barne bakea sakonagoa, bizigarriagoa.

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Topics of the day
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Topics of the day