Mondragon Unibertsitateak eskaintza zabalduko du ikasturte berrian
Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabalduko du 2024-2025 ikasturtean, hamar titulu berrirekin —lau master, gradu bat, aditu-ikastaro bat eta lau espezializazio ikastaro—, ingeniaritzaren, enpresa kudeaketaren, ekintzailetzaren, hezkuntzaren, humanitateen eta gastronomiaren jakintza arloetan.
Ohar baten bitartez atzo azaldu zuenez, eskaintza berri horren helburua «gizartean izandako aldaketek ekarri dituzten beharrei erantzutea eta aldaketa horien araberako lanpostuak betetzea» da.
Besteak beste, urrian, “Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean” espezializazio diploma abiatuko da, Euskaltzaindiaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko elkarlanari esker.

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Topics of the day
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Topics of the day