ELAk, LABek eta UGTk industria kimikoan hitzarmen bat eskatu dute
ELAk, LABek eta UGTk mahai bat irekitzeko eskatu diete EAEko patronalei -Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria kimikoaren sektoreko 17.000 langileentzat hitzarmen propioa negoziatzeko.
Bilbon atzo egindako agerraldi batean, zentral horietako ordezkariek azaldu zuten 2023ko abenduan euskal hitzarmen baterako negoziazio mahaia eratzen saiatu zirela, baina euskal patronalek eta Estatuko kimikariek «deialdira ez joatea erabaki zuten», eta idazki baten bidez, «ekimen sindikalaren aurka zeudela adierazi zuten, kimikei buruzko Estatuko hitzarmenaren legerian eta artikuluetan oinarrituta, erabakia justifikatzeko». Horren aurrean, hainbat mobilizazio egin zituzten.
Gogorarazi zutenez, ekainaren 20an baliozkotu zen Kongresu espainolean hitzarmen autonomikoek eta probintzialek Estatukoen aldean duten nagusitasuna berreskuratzen zuen lege dekretua.
Uztailean berriro deitu zieten patronei, euskal hitzarmen bat negoziatzen hasteko, baina patronalek ez zuten «joan nahi izan».
Urriaren 9an, Estatuko patronalak aurreakordio bat sinatu zuen. Horren edukiak «ez dira nahikoa» ELAren, LABen eta UGTren ustez, eta zenbait mobilizazio iragarri dituzte.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
