Ezkutuko itunez betetako thriller erlijiosoa
Ustekabeko heriotzaren ostean, Aita Santu berria aukeratzea dagokie elizgizonei, eta Lawrence kardinalak izango du konklabea zuzentzeko ardura; Ralph Fiennesek jokatzen du protagonistaren rola. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu batean harrapatuta geratuko da, eta, aldi berean, Elizaren zimenduak astindu litzakeen sekretu bat aurkituko du.
“Conclave” filmak intriga, erlijioa eta politika uztartzen dituen narrazioa du oinarri. Tentsioz beteriko giro hermetiko bat erabiliz, boterea, fedea eta giza anbizioaren gatazka bezalako gaiak aztertzen ditu.
Zuzendaritza lanetan Edward Berger alemaniarra aritu da. Telesailen munduan izenburu garrantzitsuak zuzendu ditu: “Deutschland 83”, “The Terror”, “Patrick Melrose” eta “Your Honor”, besteak beste.
Film luzeen arloan, aldiz, 2022ko “Sin novedad en el frente” (‘‘I’m Westen nichts Neues’’) pelikulari esker nazioarteko kritikarien eta publikoaren laudorioak jaso zituen; Oscar sarietan bederatzi izendapen lortu zituen, eta horietatik lau eskuratu.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
