INDIANA PACERSEK NEW YORK MUTUTU DU
Tyrese Haliburton buruzagia zela, 108-92ko emaitzari buelta eman zion Pacersek, luzapenean New York Knicksi 135-138 irabazteko.

NBAko Ekialdeko Konferentziako Finala emozioz beteta hasi zen asteazkenetik ostegunerako gauean. New York Knicks 108-92 aurretik zen neurketa amaitzeko zazpi minutu falta zirela. Are gehiago, Madison Square Gardenekoak 121-112 aurretik ziren azken minutuaren faltan. Baina Indiana Pacersek mutu utzi zituen New Yorkeko zaleak, batik bat Tyrese Haliuburtonek. Azken segundoan 125na berdindu zuen partida eta luzapenean Indiana 135-138 garaipenera eraman zuen 31 punturekin, Aaron Nesmithen 30 puntuak lagun zituela. Ezerezean geratu ziren Jalen Brunsonen 43 puntuak edo Karl-Anthony Townsen 35ak. Ez da erraza Madison Square Garden mutu lagatzea, eta hala lortu zuen Indianak, baita ospatu ere. Bereziki deigarria izan zen Haliburtonek partida luzapenera eraman zuen saskiratzearen keinua, esku biekin lepoa bihurrituz. Itxura denez, 1994an keinu hori egin zion Reggie Miller handiak Spike Lee zinemagile eta Knicks zale amorratuari, Indianak New Yorken irabazi zuenean. Alabaina, kukuak oker jo zion Millerri, kanporaketa hura Knicksek 4-3 irabazi baitzuten eta honakoa oraindik 0-1 baino ez doa.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
