«Kalitate handiko belardiak ditugu eskualdean»

Ordiziako Txapelketa bitan irabazita daude, eta irailera arte behintzat beren buruan izango dute txapela. Ilarduiako La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi, Jose Mari Jauregi eta Arkaitz eta Gaizka semeak dira eliteko talde honetako kideak. Altzaniako mendilerro ikusgarriaren magalean hartu gaitu Elik. Gazta ona egiteko faktore nagusia esnearen kalitatea dela dio. Erremintak, prozesuak, teknikak… oso estandarizatuta daude jadanik gaztandegi guztietan, baina ardien elikaduran, belarrean batez ere, badira ezberdintasunak. Eta «Arabako eskualde honetan, larreak apartekoak» dira, bai La Leze kokatzen den lautadan, baita bizkarrean duen Altzania-Aizkorri mendilerroko magaletan ere.
Ez da bereziki handia Jauregi-Gorrotxategitarren artaldea, baina urtean 13.000 kilo gazta egiteko adina esne ematen du. Jose Mari senarrari beti gustatu izan zaizkio ardiak, eta duela 30 bat urte fabrikako lana utzi eta artaldea osatzeari ekin zion bikoteak. Esnea saltzen hasi ziren, baina berehala konturatu ziren negozio eskasa zela hura. Eginoko artzain batekin bazuten harremana, eta hark erakutsi zizkion Gorrotxategiri gaztagintzaren oinarriak. Baita ondo ikasi ere! Ikasi eta ikasi, lan eta lan, urteekin Jauregi-Gorrotxategitarrak gazta mota gehiago egiten hasi ziren: betiko Idiazabali -naturala eta ketua- gazta urdina gehitu diote, baita Camembert-aren antzeko gazta txikiagoa ere.
“Denda-erakustoki-garaikur biltegi” honi begiratu bat egitea aski da La Lezek txapelketetan arrakasta handia izan duela konturatzeko. Txapelez eta garaikurrez josita daude hormak. Eta ez soilik gaztagintzan irabazitakoak: Arkaitz aizkolaria ere bada, ardi-zakur lehiaketetan ere puntan ibiltzen dira...

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
