Iñigo URIZ FOKU
KLIK

Hatortxu prest, azkena handiena ere izan dadin

Zabaldu dira Hatortxu Rock jaialdiko kanpalekuak eta, horrekin batera, Lakuntza prest da elkartasun jaialdi erraldoiaren azken edizioari merezi duen agurra emateko. Lau egun eta lau gau, beste behin ere jaiak eta aldarrikapenek eskutik helduta bidea egin dezaketela erakusteko, eta ehun musika talderen kontzertuak, mahai-inguruak, haurren txokoa, dantza ikuskizunak, zuzeneko irratsaioak... dozenaka ekitaldi, azken jaialdi hau handiena ere izan dadin. Ohar bat: giro goxoa nahi duena etor dadila NAIZ gunera. Beso zabalik hartuko zaituztegu.