SMH
BEGIRADA

Aita Marik erreskatatzen jarraitu ahal izango du

Itsas Salbamendu Humanitario Elkarteak (SMH), Aita Mari itsas erreskaterako ontziaren arduradunak, atzo ezagutarazi zuen portuko tasetatik salbuetsita dagoela ebatsi duela Valentziako Generalitateak. Indarrean zegoen legeriaren arabera, erakunde humanitarioek ez zituzten portu tasak ordaindu behar. Hala eta guztiz, Mazonen gobernuak bere gain hartu zuen Voxen diskurtso ultra, eta 80.000 euro kobratu nahi izan zituen. Azkenean, erakunde humanitarioa ekonomikoki itotzeko ahaleginak ez du funtzionatu.