Maria del Cielo GALINDO
KLIK

Kitxuaz idatzitako MAL bat EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak, lehen aldiz, kitxuaz idatzitako Master Amaierako Lan (MAL) bat akademikoki aitortu du. Maria del Cielo Galindo boliviarraren lanak bere sorterriko emakume indigena meatzarien jardun politikoa eta kultura erresistentzia aztertzen ditu, ikuspegi deskolonial batetik. «Kitxua nire ama hizkuntza da, eta ezin da gure borroka ulertu hura gabe», adierazi du. Lanaren defentsa egunean nebak lagundu zion, itzultzaile lanak eginez. Kitxua espazio akademikoetan entzunaraztea eta ikerketan jarraitzea helburu du Galindok.