Dena pribatizatzen duen administrazio publikoa
Lege proiektuak, oinarrizko planak, dirulaguntzen banaketa, sare sozialen kudeaketa, hauteskunde iragarpenak edo lehendakariarentzako «joera giltzarrien azterketa». Halako eta antzeko lanak egin behar izaten dituzte, besteak beste, administrazio publikoek. Aipatutako horiek EAEko kontratazio publikoaren atarian agertzen dira, eta Lakuako Gobernuaren joera pribatizatzailearen erakusgarri dira, hainbat politika publiko esku pribatuetan jartzen baititu, eta joera hori berria ez bada ere, gutxienez zalantza eragiten du administrazio publikoa kudeatzeko modu egokiena ote den.
Orain aspaldi ez dela ikusi da osasun itunari buruzko bileretan pribatizazioak izan direla talka nagusietako bat, hainbat eragilek funtsezkotzat jotzen baitute pribatizazioak bertan behera uztea Osasun Sistema Publikoa indartzeko; hau da, kalitatezkoa eta eraginkorragoa izan dadin. Era berean, kontratazio publikoaren atarian agertzen diren lan horietako asko Administrazioak badituen erakundeek egin ditzakete. Izan ere, baditu bere arduradunak, teknikariak, langile gaituak, herritarren diruaz ordainduak eta, hain zuzen, lan horietako asko egiteko prestatuak, beren arloen egoera ondo ezagutzen dutenak eta hainbat azterketa eta txosten inork baino hobeto egin ditzaketenak. Hala ere, horrelako pribatizazioak gero eta ohikoagoak dira. Gainera, batzuetan ilunak edo gutxienez oso zalantzazkoak izaten dira, lehenik kontratu txiki gisa eta lehiarik gabe eginak eta ondoren lehiaketa bidezko beste lan batzuk lortzeko aukera ematen dutenak. Hala gertatu zen, adibidez, EAEko kultura sistemaren lege proiektua egitea esleitu zitzaion Madrilgo bulego batekin.
Lan horiek kanpora ateratzeko ohiturak ia inork nahi ez dituen ondorioak dakartza; esan bezala, administrazioaren baliabide publikoak sortu diren horretarako ez erabiltzeaz gain, zalantzan jartzen du langile publikoen gaitasuna eta, beste alde batetik, politika publikoak esku pribatuetan uzten ditu. Beraz, jardunbide horrek gutxi du publikotik; dirua baino ez, eta administrazio bat kudeatzeak herritarren dirua optimizatzeko joera eskatzen du, ez kontrakoa, herritarrek ordaintzen dituzten zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
