Beste epai bat euskara ezagutzaeskakizunen aurka
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko zaintzaile lanpostuen egonkortze prozesu batean hautagaiei euskararen ezagutzaren eskakizuna atzera botatzea. Zehazki, euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela iritzi zuen Donostiako Auzitegiaren 2024ko sententzia baten alde egin du.
Euskalgintzaren Kontseiluaren iritziz, «euskaldunon herritarren borondatearen eta eskubideen kontra doan oldarraldiaren beste esku-hartze baten aurrean gaude. Izan ere, ebazpen hauen bidez, botere judiziala, hizkuntza eskubideak mespretxatzeaz gain, hizkuntza politika baldintzatzeko eskumena bereganatzen ari da».
ELKARRETARATZEA
Kontseiluak elkartasuna adierazi zien atzo sententziaren ondorioz kaltetutako langile eta herritarrei. Halaber, Gipuzkoako Aldundiko langileen batzordeko gehiengoa osatzen duten LAB eta ELA sindikatuek deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuen.
Mobilizazioa ostiral honetan 12.00etan Donostiako Gipuzkoa Plazan egingo da. Euskararen normalizazioaren eta hizkuntza eskubideen alde dauden guztiak parte hartzera deitu ditu Kontseiluak.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
