Metanarrazioaren bidetik

The Worst Person in the World” lanaren ondoren, Joachim Trier norvegiarra “Affeksjonsverdi” lanarekin itzuli da. Familia harremanen konplexutasunetan eta arteak adiskidetzeko duen boterean sakontzen du lanak; Canneseko Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailean ere izan zen. Gainera, Europako Zinema Sarien 2026ko ediziorako sei izendapen jaso ditu.
Trierrek metanarrazioaren bidetik eramango gaitu hasietarik: protagonista nagusia Nora da (Renate Reinsvek antzeztua); aktorea da eta, ama hil ondoren, aitarekin duen harremanari aurre egin behar dio. Gustav da aita (Stellan Skarsgard), gainbeheran dagoen zinema zuzendaria.
Gustavek bere ibilbidea berreraiki nahi du eta bide batez Norarekin duen harremana konpondu, eta horretarako bere hurrengo proiektu zinematografikoan protagonistaren rola eskainiko dio. Norak eskaintza baztertu ondoren, Gustavek Rachel (Elle Fanning) Hollywoodeko izar gaztearengana jo beharko du. Horrek tentsio handia sortuko du familian.
RENATE REINSVE
Aktore norvegiarra nazioartean ezaguna egin zen Joachim Trierrek zuzendutako “The Worst Person in the World” (2021) filmean egindako lanagatik. Filmean Julie izeneko emakumearen rola jokatzen du, eta bere ibilbidean inflexio-puntu bat markatu zuen. Interpretazio guztiz gizatiarra, naturala eta ñabarduraz beterikoa egin zuen. Helduaroko ziurgabetasunak, maitasun harremanak eta identitate pertsonala bilatzen dituen emakumearen erretratua egin zuen Reinsvek.
Kritikak txalotu egin zuen antzezpen lan hori, eta Canneseko Zinemaldian Emakumezko Aktore Onenaren saria eman zioten.
Gerora “Presumed Innocent” telesailean eta “Handling the Undead”, “Armand” eta “A Different Man” filmetan ikusi ahal izan dugu Reinsve.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

Euskal partaidetza nabarmena MASS jaialdiaren bigarren edizioan

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»
