ELORRIO
PUBLIERREPORTAJEA

«Tokiko produktuak garapen sozioekonomikoa dakar»

EROSKIren nortasun ikur bat da tokiko produktua. Euskal Autonomia Erkidegoan, hornitzaile txikien sare bat du, eta 2.400 erreferentzia baino gehiago ditu dendetan. Hamar urte hauetan, %217 igo dira bertako produktu freskoen salmentak. Lurraldeko produktuak marka propioan txertatzea izan da estrategiarik arrakastatsuenetako bat. Asier Guridi Arambururekin mintzatu gara horretaz, Tokiko Produkturako zuzendari komertzial berriarekin.

Asier Guridi, EROSKIren Tokiko Produkturako zuzendari komertzial berria.
Asier Guridi, EROSKIren Tokiko Produkturako zuzendari komertzial berria.

Zer da zuretzat ardura hori hartzea, eta zeri emango diozu lehentasuna?

Esan nahi du jatorrizko produktuen alde egiten duen, komunitatea bultzatzen duen eta aberastasuna sortzen duen banaketa eredu batean sakontzea. Lehen sektorearen ondoan egon nahi dugu, dituen erronketan lagundu eta elkarrekin hazi. Nire lehentasunetan dago ekoizleekin dugun lankidetza indartzea, tokikoa dendan ikusgarri egitea eta haien lehiakortasuna bultzatzen duten berrikuntzak sustatzea.

Zer da tokiko produktua EROSKIrentzat?

Egiturazko ardatza da bere eredu kooperatiboan. Nekazaritzako elikagaien 2.000 ekoizle baino gehiagorekin dihardugu estatuan, eta aspaldiko harremana dugun ekoizle txikiak dira horietako %56 baino gehiago. EAEn, 2.400 erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditugu, eta haien arrakasta agerikoa da: tokiko freskoen salmenta %217 igo da hamar urte hauetan. Fidelizatzen duen produktua da, kalitatea eta prezio doituak eskaintzen baititu.

Zertan bereizten da EROSKI beste kate batzuetatik alor horretan?

Geure erroetan dago, kooperatibismotik egiten baitugu: lurralde bakoitzean harremanak eratzen ditugu laguntzen dutenak nekazaritzako elikagaiak eta arlo sozioekonomikoa garatzen. Kilometrorik egiten ez duten produktuak dira; hau da, sorta egokituta dago eremu bakoitzera -badira produktuak eremu jakin bateko denda batean edo bitan bakarrik daudenak-, eta ikusgarritasuna ematen diegu dendetan. Era berean, ekoizleei lagun egiteko programak ditugu.

Gainera, Batzorde Erregulatzaileekin eta kalitate zigiluekin dihardugu -Idiazabal, Eusko Label, Euskal Sagardoa, Arabako Errioxa-, eta 2013tik hitzarmen egonkor bat dugu Eusko Jaurlaritzarekin.

Hitzarmen hori oraintsu berritu duzue. Zein dira hitzarmenaren gakoak?

EROSKIren ikuspegiarekin lerrokatuta dagoen hitzarmena da, eta helburu du ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkor, berritzaile eta lehiakor bat izatea. Eragina bistakoa izan da: lehen hitzarmenetik hona, %217 igo ditugu bertako freskoen salmentak, eta %133 elikaduraren arlokoenak. Aliantzari esker, tokiko produktu gehiago jarri ditugu dendetan, kalitate zigilua duten markak bultzatu ditugu (hala nola Eusko Label eta Euskal Baserri) eta ekoizleen prestakuntza eta lehiakortasuna sustatu dugu.

Tokiko zenbat ekoizlerekin jarduten zarete EAEn?

Sarea handitzen doa. 368 hornitzaile komertzialekin dihardugu, eta horietatik %70 ekoizle txikiak dira. Tokiko merkatuan sendo finkaturik gaudenez, haiei hazten laguntzeko modua dugu. Gainera, hurbileko hornitzaileekin lan eginda, freskotasuna eta kalitatea bermatzen ditugu, eta ez gaude hainbeste kate globalen mende.

Zeri egozten diozue tokiko produktuetan izan den salmentaren gorakada?

Faktore bati baino gehiagori: bezeroa gero eta kontzientzia handiagoa hartzen doa; ekoizleekin, berriz, formatuak, kalitatea eta dendako presentzia handitzen dihardugu; eta tokiko produktua marka propioan txertatu dugu (esaterako, Karrantzako esnea, Eusko Label eta Euskal Baserri ziurtagiriak dituzten haragiak eta Euskal Gaztak proiektua).

Bateragarriak dira tokikoa eta prezio merkeak?

Tokiko produktuak balio handiagoa du, eta EROSKIn, eskuragarria izateko lan egiten dugu. Harreman zuzenak landuz, katean efizientzia irabaziz eta tokiko 450 produktu erreferentzia baino gehiago Eroski, Natur eta Seleqtia marketan sartuz, modua dugu bidezko prezioak eskaintzeko bai eroslearentzat eta bai ekoizlearentzat. Horretaz gainera, tokikoa beti sartu izan da gure aurrezpen kanpainetan.

Euskal kontsumitzaileak balioesten du tokiko produktua?

Asko. Gure azterketek erakusten dute tokiko produktuaren zale diren euskal bezeroak leialak direla, osasunaren alderdia balioesten dutela eta freskoak nahiago dituztela. Konturatzen dira jatorriak dakarren balio erantsiarekin: trazabilitatea, karbono aztarna txikiagoa, tokiko enplegua eta tradizioen iraupena. Gero eta gehiago erosten dituzte tokian tokiko esnea, kontserbak, gaztak eta arrainak. Badakite beren hautuarekin laguntzen dutela EAEn aberastasuna sorrarazten.

Lehen sektorea belaunaldi berrien faltan dago. Zer egiten du EROSKIk ildo horretan?

2022tik ekoizle txikiei lagun egiteko programa bat bultzatzen dihardugu, eta dagoeneko 100 baino gehiago ekoizletara iritsi gara EAEn -390 dira, Aragoi, Galizia eta Nafarroa batzen baditugu-. Beharren diagnostiko bat egiten dugu, eta laguntza prozesu bat aktibatzen dugu Basque Food Cluster bezalako erakundeekin. Dendako sustapenean ere laguntzen dugu, bai eta geure marken eskuragarritasunean ere; hala, ekosistema indartsuago eta erresilienteago bat eratzen dugu. Guk nahi dugu ekoizleak geurekin batera haztea, ez bakarrik hornitzaile gisa, baizik eta baita aliatu estrategiko gisa ere, eta, elkarri eskutik hartuta, sektorearen etorkizuna eraiki.