Musikaren begiraleak
Ez genuen ilararik sortu, ezta begiralerik ere. Bakarrik molda zaitez (DIY) edo lagun giroan. Mikel Alkorta egiatarrak baserriaren ustiaketatik atera ohi du bizitza. Bezero fidel eta finkoei barazkiz betetako otarreak saltzen dizkie Olatz bikotekidearekin batera. Ezin du bezero kopurua igo, bizitza bakarra da eta tarteak utzi behar dira beste zeregin batzuk ereiteko. Trikitia eta gitarra astintzen ditu, era xumean. Mikel Laboaren zale amorratu eta porrokatua da. Lagun batek esan zidan Laboaren antzeko ahotsa jartzen duela haren kantuak abestean. Abenduaren 1ean, Laboaren heriotzaren urteurrenean, Alkorta anai-arrebei bururatu zitzaien gorazarre egitea abeslari kuttunari Koskorrio tabernan, denok kantari, berrogeitik gora batu ginen. Letrak banatutako fotokopietan, hamabi eta Ruperren “Sekulabelardiko kantaria”. Bonus track batzuk ere kantatu ziren, aurrean Koskorrioren filosofia argitzen duen argazki erraldoia (Egia kaleko erdialdean eraikitako barrikada izugarria, hirurogeita hamarreko hamarkadakoa). Denok abestu genuen B. Brechten «ez dago itzultzerik, bizitza ez da huskeria, denbora ez da luzea». Bizitza handiena denez, Alkortatarrek eta Iñaki Biain gitarra jotzaileak Koskorrion bideratutako saioa bikaina izan zen. Begiralerik ez, ordezkapenik gabe denok kantari, orfeoirik gabe, eta gu abesbatza baldarra, barre artean Laboa abestuz.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
