Urteko gaiak
Urte amaiera hurbiltzen ari da eta zinemaren munduan izan diren gertaera garrantzitsuenak biltzeko gogoa piztu zait.
Nazioarteko ikusleentzat ohikoa eta oinarrizkoa den egoera bat: hiru film, euren hizkuntzan grabatuak, zinematan egotea. Euskaldunontzat, ordea, ia mirari txiki bat izan da udazkenean gertatutakoa, gertakari paranormala: karteldegiko afixetara begiratu eta fikziozko hiru euskal filmen irudiak elkarren ondoan zintzilikatuta ikustea; “Jone batzuetan”, “Maspalomas” eta “Karmele” aldi berean egon dira ikusgai zinemetan. Ezin gara erlaxatu, baina pozik egoteko moduan gaude. Aurtengo euskal ikus-entzunezkoen uzta oparoa eta maila bikainekoa izan da.
Adimen artifizialaren eztandak ere zeresana eman du aurten, baina premiazkoa da araudi argi batzuk ezartzea zineman AAren erabilera mugatzeko. Kontua ez da berrikuntza geldiaraztea, baizik eta bermatzea aurrerapen teknologikoak ez dituela balio artistikoak, egile eskubideak eta lan baldintzak irentsiko.
Gai garrantzitsuena, berriz, Palestinako genozidioa izan da. Boikot kulturala funtsezko tresna bihurtu da, okupazioa eta genozidioa legitimatzen dituzten erakundeei presioa egiteko. BDS mugimenduak indarra hartu du 2025ean, Israelgo politikak zuzenean zein zeharka babesten dituzten enpresen eta erakundeen aurkako presio tresna gisa.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
