Musikaren erredurak
Agertokiko kokalekura iristeko albotik pasatu behar zuten musikariek. Toki estrategikoan nengoen. Une horietan musikariak erabat kontzentratuta egoten dira. Animoa emateko hitz bat esan ahal diezu. Segundo batean etorri zitzaizkidan hamaika aukera, baina ez nekien zein zen aproposena, lasaigarriena edo animatzaileena. Ez zen esaldi bat izan behar, garbi nuen. Hitzen bat. Zein, ordea? «Zorte on». Ez. Ez da zorte edo loteria kontua. Ez dago ausazko osagairik, zoriaren mendekorik. Errepikapenetan edo entseguetan dena ongi landuta dago; beraz, ez da zorte kontua. «Animo. Aurrera. Kaña. Egurra. Jo eta ke. Eman guztia. Ongi pasa. Disfrutatu. Lasaitu». Horiek denak kendu nituen burutik egoera hari primeran zetorkiona aurkitu nuenean. «Sua!». Jarraian etorri zitzaidan Delirium Tremens-en lelo itsaskor hura: «Sua, sua, potruetan berua». Kritikagarria al da leloa (pentsamendu askatzailetik), gizonezkoen genitalak aipatzen dituelako? Sua, sua, tortolan berua. Buruan dago sua. «Sua!», esan nion gitarra jotzaileari. Begi-keinuarekin onartu zuen gonbita. «Baina erre gabe», erantzun zuen. Jendeak ez zuen erre. Kerik ez.
Zigarroa eta sua eskatu zizkidaten birritan mukuru zegoen Gaztetxean. Kea leporaino. Hiru abesti entzun eta kalera; handik ere ongi entzuten zen eta zigarroen keak jasan beharrik ez. Beste punk kontzertu batera hurbildu nintzen gertuko gaztetxera, eta han ere entzuleak erruz erretzen. Bi abesti eta ospa. Etxera iritsi eta balkoian utzi nituen txupa eta kiratsa zerien gainerako arropak. Ezin dut kea jasan.

«Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko»
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco

«La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel»

Ataque a gran escala de EEUU e Israel contra Irán para asaltar el poder
