Efemeride efimeroak
Ez dut oroitzapen handirik txikia nintzeneko munduko gertaera handiez. 2005eko istiluez nekez gogoratzen naiz (albistegietan sutan zeuden autoen irudiak datozkit burura), 2003ko uda mineko eguraldi saioen flashbackak ditut, baina 2001eko irailaren 11ko gogorapenik ez -6 urte besterik ez nituen-. 2008ko subprime hipoteken krisia, bai; eskerrak. Gertukoekin konparatu dut, eta ohartu naiz hutsune memorialak ditudala. Wikipediak oroitarazten dit Jacques Chirac zela Frantziako presidentea ni jaio nintzen urtean. Pirinioez bestaldean, giroa ez zen hain desberdina. Gaurko efemeride bat: 1996ko martxoaren 3an Espainiako hauteskunde orokorretan PPk garaipen estua lortu zuen. Horren ondorioz, Aznar behartua zen abertzale, nazionalista katalan eta kanariarrekin akordioak egitera, gehiengo erlatiboa lortzeko. Pentsa.
Chirac eskuineko presidentea zela esan dugu beti, ideologikoki aldakorra zen arren. Gaztetan ezkertiar konprometitu hasi zen, baina xake politikoaren eskuinaldean sailkatu da. Aznarren politika nabarmen eskuineratu zen 2000tik aurrera. Chirac 2019an hil zen. Aznarrek duela aste pare bat Nafarroako Unibertsitatea bisitatu zuen. Gertakari batzuk betiko dira, beste batzuk hil egiten dira. Beste batzuk hobe ahaztuak izatea.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El giro del PNV da aire al PSE y evita pedir responsabilidades al Estado
17 de marzo, huelga general
