Lekeitio «`fracking'-ik gabeko herri» izendatu du bertako Udalak
Lekeitioko Udalak haustura hidraulikoa ikertzeko abian dauden baimenak eteteari buruzko mozioa onartu zuen urtarrileko osoko bilkuran. Udal Gobernuak iragarri zuenez, Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistak aurkeztu zuen mozioa eta Bilduk horren alde bozkatuta onartu zen, EAJk kontrako botoa eman baitzuen. Halaber, Lekeitio «fracking-ik gabeko herri» izendatu du Udalak. «Eusko Jaurlaritza sistema hau ikertzeko baimenak ematen ari da, bai lehorrean baita itsasoan ere, gure kostaldetik kilometro gutxira. Jaurlaritza SHESA bere enpresa publikoaren bidez ari da kudeatzen baimen horietako batzuk», salatu zuen Lekeitioko Udal Gobernuak. Egoera honi aurre egiteko, Lekeitioko udalbatzak Gasteizko Gobernuari eskatzen dio fracking sistema ikertzeko zundaketa baimen guztiak bertan behera lagatzeko. Teknika hau erabili den eremuetan arazoak sortu dira, inguruaren eremu zabala okupatzen baitu, baita hondatu ere, eta putzuen inguruan bizi diren biztanleen artean osasun arazoak sortu dira.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
