Jarrera kutsatzea, 22.001. katebegia
Garai berriak bizi ditugu (edo bizitzen saiatzen ari gara), aurrerantz joan nahi dugu, bidea egin, urratutakoaren gainean pausoak eman eta etorkizunari keinuka jardutea atsegin dugula ohartu gara. Beste sentsibilitate politikoekin bat egiteak sentimendu primarioak loratzen ditu gugan. Xabier Euzkitzek esan zuen larunbatean Casillan. «Anitzak, aurkariak, ezberdinak izan gaitezke eremu edota esparru ezberdinetan, baina eskubide demokratiko honen aldarrika- penean bat egiten dugu, gai honetan herritarrok talde berean jokatu nahi dugu».
Egia da, taldea handitu beharrean gara. Mikrotaldeekin nekez egingo dugu aurrera; selekzioa behar dugu. Eguneroko ligan nork bere koloreak defendatzen baditu ere, Txapeldunen Ligarako aldarri bakarra izatea beharrezkoa da. Eta badirudi bagoazela, apurka-apurka, baina bagoaz.
Gure Esku Dago dinamikak ezberdinen arteko bateratzea proposatu du. Guztiontzat izan dadila erabakitzeko eskubidea, nahi dena erabaki dadila, etorkizunaren aginte makila norbanakoaren esku dagoen artean. 22.000 katebegi ditu dagoeneko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza kateak; 22.000 konpromiso hitzordurako oraindik bi hilabete baino gehiago geratzen direnean. Datu esanguratsua.
Egunerokoan, baina, badira denbora gehiegi ordezkoen aulkian igaro duten herritarrak, bizilagunak. Ez erabakitzeko eskubidearen aurka egon daitezkeelako soilik, baizik eta errealitate sozial eta politikotik ezer gutxi ikusi dutelako neurketa honetan zehar.
Pep Guardiolaren sistemari jarrai, errotazioek berebiziko garrantzia izan dezakete etorkizun laburrean, zelai gainean gertatzen dena gertutik ikusi eta bizipenetik ondorio zehatzak atera ahal izateko. Naroa Iturrik gaineratu zuen: «Gure Esku Dago jarrera bat da, gaurdaino iristeko balio izan digun jarrera, eta hemendik aurrerakoan ere bide onetik eramango gaituena». Jarrera hori kutsatzea izan dadila 22.001. katebegia. Hori ere, gure esku egotea. [@arianekamio]

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
