Kanpoan
Gure belaunaldikoon seme-alabak hanka gorriak zirenean, Barrio Sésamo ikusten genuen etxean. Blasek dentro esaten zuen, Epik fuera esaten zuen, eta guk kanpoan egotea eta barruan egotea lantzen genuen pantailako jolasak-eta imitatuz, ikastoletako adituen aholkuen haritik. Aspaldiko kontuak dira. Egunotan, Sesame Street, gure seme-alabek ikusten zuten programa haren orijinal ingelesa, berreditatu egin dute, baina listoenak ere tonto totalak bihurtzeko moduko abisu batekin: «Desegokia adingabeentzat». Gaileten munstroak gizentasun gurintsua sustatzen omen du! Sukaldariak pipa erretzen! Programako umeek kale gorrian egiten dute dantza, bertan hainbeste arrisku izanda!
Adingabeentzat desegokia baldin bada, norentzat berreditatu duten? Ziburuko alkatea eta Paueko epailea bezalakoentzat, beharbada. Umeek ikas dezaten dans l'école eta dans le système egoten, eta ez sistemaren kale gorrian, bertan hainbeste arrisku izanda!

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
